Ongi etorri AdCriticisim blogera!

Publizitateari buruzko bloga

miércoles, 2 de diciembre de 2009

BTL publizitatea

Iaz Publizitate eta Harreman Publikoko ikasgaian publizitate motak aztertzen eta ikasten aritu ginen. Haien artean Below The Line (BTL) publizitatea ikusi genuen. Publizitate mota honek marketing teknika mota bat da, non ekintza irudimentsuak, berriak eta harrigarriak egiten diren publizitatea bideratzeko.
Above The Line edo publizitate konbentzionalaren kanpainen konplementu gisa funtzionatzen dute. BTL-k kontsumitzaileen erantzuna arintzen du eta aldi berean eragingarritasuna ia ziurtatzen du. “Marketing de guerrilla” izenarekin baita ezagutzen da ere.
Gaur egun, modan jartzen ari den marketing mota da, kontsumitzailea erraz erakartzeko modua delako.
Nire ustez, ezinhobea den publizitatea da, kontsumitzzailearen arreta deituz gero posibilitate handiagoak daudelako produktuak arrakasta izateko. Asko gustatzen zaidan marketing mota da.
Orain dela bi urte, Madrilen nengoela lehenengo pertsonan bizi izan nuen marketing mota hau, “Sobreviví al efecto Axe” publizitate kanpainarekin, Eta egia da, Axe oso gustokoa ez izan arren, nire memorian geratu den momento bat da. Eta suposatzen dut, hori da hain zuzen ere marketing honen helburuetariko bat.
Gaur egun nire ustez, eragin handien duen marketinga da, kontsumitzaileek publizitate inpaktuen saturazioa baitugu eta publizitate konbentzionalera oso ohituta gaudenez, arreta deitzeko bide erraza delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario