Irratiaren izena: Ad-World Irratia
Albistegia: Goizeko albistegia
Erredaktorea: Lorena Santamaría
Atala: Kultur saila
Iraupena:36 segundu
Euskarazko komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, antolatu zituen "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak Gasteizen. Tokian tokiko informazioa zabaltzeko irratiaren garrantzaiari buruz hitz egin zuten.
Xabier Monasteriok euskarazko irratiak euskalduntasuna garatu behar duela aipatu zuen. Mikel Bujandak, bestalde, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia azpimarratu zuen.
Arratsaldean, "Irratigintza Internet aroan" izeneko Worl Kafean bildu ziren hainbat entzule. Han ohiko irratiaren mugikortasuna eta erosotasuna saretik urrun dagoela aipatu zuten. Honezgain, Iñaki Ziarsolok frekuentzia banaketaren beharra aldarrikatu zuen. Azkenik, gogoarazi zuten Lurreko Telebista Digitalaren bidez irratiak entzun daitezkeela.





