Orain dela zenbait urte ezagutu nuen ESA Audiovisuales enpresa. Publizitateaz arduaratzen dira eta izugarri gustatzen zaizkit egiten dituzten iragarkiak. Iragarki hauetatik gehien gustatzen zaizkidanak, Baskonia saskibaloia taldearen iragarkiak dira, saskibaloiaz gain ikusleen emozioak irudikatzen dituztelako. Hemen usten dizkizuet haien azkenengo iragarkiak:
Ongi etorri AdCriticisim blogera!
Publizitateari buruzko bloga
lunes, 21 de diciembre de 2009
domingo, 13 de diciembre de 2009
2.ataza Nafarzaletasuna
Hemen duzue Miren Egañak eta biok egindako Nafarzaletasunari buruzko presentazioa:
miércoles, 9 de diciembre de 2009
Emakumeen biolentziaren kontrako kanpainak
Orain dela urte batzuk Espainiako Berdintasunaren Ministerioa hasi zen emakumeekiko biolentziaren kontrako kanpainak egiten. Orain arte denak oso hunkigarriak izan dira eta benetan kontzientziatzaileak. Sarean orain dela urte bat egin zuten hauetariko iragarki bat topatu dut, hemen uzten dizuet.
viernes, 4 de diciembre de 2009
Twitter.com/breakingnews
Azken klasean interneteko webgune baten orrialde bat nola gorde genezaken ikasi genuen. Hemen uzten dizuet nik gordetakoa.
miércoles, 2 de diciembre de 2009
BTL publizitatea
Iaz Publizitate eta Harreman Publikoko ikasgaian publizitate motak aztertzen eta ikasten aritu ginen. Haien artean Below The Line (BTL) publizitatea ikusi genuen. Publizitate mota honek marketing teknika mota bat da, non ekintza irudimentsuak, berriak eta harrigarriak egiten diren publizitatea bideratzeko.
Above The Line edo publizitate konbentzionalaren kanpainen konplementu gisa funtzionatzen dute. BTL-k kontsumitzaileen erantzuna arintzen du eta aldi berean eragingarritasuna ia ziurtatzen du. “Marketing de guerrilla” izenarekin baita ezagutzen da ere.
Gaur egun, modan jartzen ari den marketing mota da, kontsumitzailea erraz erakartzeko modua delako.
Nire ustez, ezinhobea den publizitatea da, kontsumitzzailearen arreta deituz gero posibilitate handiagoak daudelako produktuak arrakasta izateko. Asko gustatzen zaidan marketing mota da.
Orain dela bi urte, Madrilen nengoela lehenengo pertsonan bizi izan nuen marketing mota hau, “Sobreviví al efecto Axe” publizitate kanpainarekin, Eta egia da, Axe oso gustokoa ez izan arren, nire memorian geratu den momento bat da. Eta suposatzen dut, hori da hain zuzen ere marketing honen helburuetariko bat.
Gaur egun nire ustez, eragin handien duen marketinga da, kontsumitzaileek publizitate inpaktuen saturazioa baitugu eta publizitate konbentzionalera oso ohituta gaudenez, arreta deitzeko bide erraza delako.
Touran Tdi
Iragarki hau orain dela urte bat atera zen eta asko gustatu egin zitzaidan kotxe baten aurkezpena egiteko umeen ikuspuntua erabiltzen dutelako. Suposatzen dut iragarki honek arrakasta izan duela, oraindik telebistan dagoelako. Seme-alaben rola ez dela erraza aurkezten da iragarkian eta haien bizitza erosoagoa egiteko, kotxe berria iragartzen dute.
miércoles, 25 de noviembre de 2009
Irrati albistea
Irratiaren izena: Ad-World Irratia
Albistegia: Goizeko albistegia
Erredaktorea: Lorena Santamaría
Atala: Kultur saila
Iraupena:36 segundu
Euskarazko komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, antolatu zituen "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak Gasteizen. Tokian tokiko informazioa zabaltzeko irratiaren garrantzaiari buruz hitz egin zuten.
Xabier Monasteriok euskarazko irratiak euskalduntasuna garatu behar duela aipatu zuen. Mikel Bujandak, bestalde, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia azpimarratu zuen.
Arratsaldean, "Irratigintza Internet aroan" izeneko Worl Kafean bildu ziren hainbat entzule. Han ohiko irratiaren mugikortasuna eta erosotasuna saretik urrun dagoela aipatu zuten. Honezgain, Iñaki Ziarsolok frekuentzia banaketaren beharra aldarrikatu zuen. Azkenik, gogoarazi zuten Lurreko Telebista Digitalaren bidez irratiak entzun daitezkeela.
sábado, 21 de noviembre de 2009
Beskotzeiko euskarari buruzko liburuaren aurkezpena egingo da
Irratiaren izena: Ad-World Irratia
Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Erredaktorea: Lorena Santamaría
Atala: Kultur saila
Iraupena: 20 segundu
"Hasian Hasi" Henri Duhau iparraldeko idazlearen liburu berria argitaratu da. Liburu honek Beskotza herriaren bizimoduaz hitz egiten du. Beraz, liburuaren aurkezpena, Beskoitzeko Herriko etxean izango da, bertako bizimodura hurbilduko gaituena.
martes, 17 de noviembre de 2009
Irratirako albistea
Irratiaren izena: Ad-World Irratia
Albistegia: Goizeko albistegia
Erredaktorea: Lorena Santamaría
Atala: Kirolak
Iraupena: 16 segundu
Bi holandar gaztek leherkari bat egin dute eta hamar pertsona zauritu dituzte futbol armailetan
Albistegia: Goizeko albistegia
Erredaktorea: Lorena Santamaría
Atala: Kirolak
Iraupena: 16 segundu
Bi holandar gaztek leherkari bat egin dute eta hamar pertsona zauritu dituzte futbol armailetan
Beroki azpian sartu zuten 18 eta 19 urtetako gazteek leherkaria Ajaxeko futbol zelaiara. Sortutako zaurituei indemnizazio ematera behartu die epaitegiak, hamar hilabetako kartzela zigorrarekin batera.
jueves, 5 de noviembre de 2009
Teleprompterrak edo albisteak eta informazioa irakurtzeko pantailak
Orain dela zenbait egun telempropter hitza lehen aldiz entzun nuen eguna izan zen. Teleprompterrak komunikabideetan informazioa irakurtzeko erabiltzen diren pantailak dira, oso lagungarrial gainera. Baina nire ustez, hauek erabiltzen ikasi behar da praktika askoren bidez.
Teleprompter honetako bat lortzeko helbidea uzten dizuet:
http://www.cueprompter.com/
Alzheimerrari buruzo iragarkia
Orain dela gutxi asko gustatu zitzaidan iragarkia ikusi nuen interneten. Alzheimerrari buruzko iragarkia da. Oso ona iruditu zitzaidan iragarkia da, jendea sartzen duelako Alzheimerra duten pertsonen paperan.
lunes, 2 de noviembre de 2009
Audiolana
Lehenengo audiolanaren linka uzten dizuet hemen:
http://www.goear.com/listen/6a2aa64/Audiolana-Lorena-
http://www.goear.com/listen/6a2aa64/Audiolana-Lorena-
domingo, 1 de noviembre de 2009
1.Elkarlanaren gogoeta
Gure
galderaren erantzunean esaten dugun moduan, adjetiboak ez dira egokiak, askotan
ez dira beharrezkoak irratiko informaziogintzan. Informazioren batek adjetibo
asko baditu, zalantzarako joera agertuko da, informazioa askotan ez delako argi
geratuko. Bestalde, aditzondoei dagokienez, gauza bera gertatzen da, beraz
irratigintzan adjetiboak eta aditzondoak ahalik eta gehien saihesten saiatu
behar da, baldin eta ez bada informazioren bat hobeto zehaztu edo azaltzeko.
http://docs.google.com/Doc?docid=0AXqq7qpDwhKtZGQ1ODVxbXRfMmNjbWhjNmZw&hl=en
viernes, 30 de octubre de 2009
Susana Griso
Antena 3-ko albisteak aurkeztu eta gero, Susana Grisok Espejo Público programa aurkezten hasi da,aktualitateko programa izan ere. Nire ustez, ahots egokia du albisteak auurkezteko eta horrelako programa batean aritzeko. Seriotasuna adierazten daki behar den momentuan eta gertutasuna beste momentuetan. Bestalde, nire ahotsa kontuan hartuz, horrelako programaren baterako egokia dela uste dut.
Espejo Público programaren zatitxo bat usten dizuet:
http://www.youtube.com/watch?v=MbzBdOuQUZc&feature=related
Espejo Público programaren zatitxo bat usten dizuet:
http://www.youtube.com/watch?v=MbzBdOuQUZc&feature=related
Saw VI
Saw VI zinemetara ailegatu baino lehen kultura ministerioak "X" kalifiikazioa jarri izan dio. Biolentzia handiko pelikula dela esan nahi du honek eta, beraz ezin izango da Espainako zinemetan proiektatu, gela espezializatuetan ez bada izaten.
Baina nire galdera da, zergatik azken pelikula hau debekatu dute eta ez aurreko guztiak?
Pertsonalki oso gustoko ditudan pelikulak dira eta bost pelikulak ikusi ondoren, ez dut aurkitu ezberdintasunik agertzen den biolentzian. Egia da indarkeria, biolentzia eta oso gogorrak diren irudiak agertzen direla, baina Saw-ren pelikula guztietan bezala. Debekua jarrita ere, nire ustez pelikula ailegatuko zaigu interneten bidez eta beraz pelikulak izan zitekeen ondorio berak izango ditu.
Pelikula hauek ikusi ez dutenentzako azken pelikularen zati bateko linka uzten dut:
http://www.youtube.com/watch?v=FjCyrOVM_xg&feature=fvst

miércoles, 28 de octubre de 2009
Audio Effects
Audiolanarako lehenengo pausuak eta baliabideak azaldu digu gaur irakasleak klasean. Audiolana egiteko audio efektuak sartu daitezke.Interneten bilatu eta orrialde hauek aurkitu ditut, audio efektuak deskargatzeko. Hemen usten dizkizuet bi link audio efektuak deskargatzeko:
http://www.soundjay.com/ambient-sounds.html
http://www.pacdv.com/sounds/ambience_sounds.html
http://www.soundjay.com/ambient-sounds.html
http://www.pacdv.com/sounds/ambience_sounds.html
martes, 27 de octubre de 2009
Nuevo SEAT ALTEA (Iragarkia)
Iragarki hau ikusi baino lehen, ikaskide batek kontatu zidan ikusita zuela eta gustoko zuela. Eta bai, ikusi nuenean nik baita gustokoa izan nuen ere. Kutsu sentikorra duela uste dut, eta gainera metafora izugarria: monstruoak umeekin alderatzen baititu. Zenbat eta gehiago maite, orduan eta gehiago hazten direla monstruoak esaten du iragarkiak, umeekin gertatzen zaien moduan.
Eta beraz, hainbeste maitasuna ematen diote, non kotxean ez den sartzen eta Seat berria erosten dute.
Seat Altea berria iaragartzeko modu oso ona dela uste dut. Hona hemen iragarki honen linka:
Espero dut zuen gustokoa izatea!

lunes, 26 de octubre de 2009
Publizitate Subliminala
Pasa den astean hasi ginen Publizitate Pertsuasioan, izan ere, publizitate subliminalari buruz hitz egiten. Honekin batera zenbait argazki eta bideo ikusi genituen pertsuasioa hobeto ulertzeko. Ikaragarria iruditu zitzaidan publizitate, zineman eta beste komunikabide ereduetan nola publizitate subliminala sartzen duten, eta noski, guk ezer jakin gabe; gure kontzientziak ez baita ohartzen.
Interes handiko gaia iruditu zitzaidanez, hemen ipintzen dizuet honi buruzko zenbait link:
http://blog.duopixel.com/articulos/sobre_la_publicidad_subliminal.html
http://www.ojovago.com/2006/05/24/publicidad-subliminal/
http://www.youtube.com/watch?v=J-fh2GftWCs

martes, 20 de octubre de 2009
lunes, 19 de octubre de 2009
Weblearner-en lehenengo klase birtuala
Aurreko ostiralean Second Life-en izan genuen gure lehenengo klase birtuala, Weblearner-en izan ere.
Hemen uzten dizkizuet bi argazki ikusteko nolakoa izan zen.
Hemen uzten dizkizuet bi argazki ikusteko nolakoa izan zen.
lunes, 12 de octubre de 2009
Ikea: esto no se toca, quita, con esto no se juega..
Hona hemen Ikeak egindako pasa den urteko iragarkia.
"Esto no se toca, quita, con esto no se juega" abestiarekin batera iragarkiak adierazi nahi duena zera da: zure etxea zure etxea dela eta nahi duzuna egin dezakezula da. Txikitatik beti zer egin behar den eta zer ez esaten ari digute eta iragarkian umeak eta hain umeak ez direnak agertzen dira haien etxeetan nahi dutena egiten, eta gainera gustora.
Oso ondo pentsatuta dagoen iragarkia dela uste dut. Musikak esaten duena ez da batere etortzen irudiekin agertzen denarekin, eta horrek oso argi utzi nahi du aurretik aipatu dudan mezua. Ea zer iruditzen zaizuen!

viernes, 9 de octubre de 2009
Ad Criticism
Ongi etorri Publizitateko blog berri honetara. Hemen publizitate kanpainak eta iragarkiak ikusi eta kritikatukodira, baita hedabideetako edozein gertaera interesgarri ere.
Espero dut zuen gustokoa izatea.
Espero dut zuen gustokoa izatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)