Orain dela zenbait urte ezagutu nuen ESA Audiovisuales enpresa. Publizitateaz arduaratzen dira eta izugarri gustatzen zaizkit egiten dituzten iragarkiak. Iragarki hauetatik gehien gustatzen zaizkidanak, Baskonia saskibaloia taldearen iragarkiak dira, saskibaloiaz gain ikusleen emozioak irudikatzen dituztelako. Hemen usten dizkizuet haien azkenengo iragarkiak:
Ongi etorri AdCriticisim blogera!
Publizitateari buruzko bloga
lunes, 21 de diciembre de 2009
domingo, 13 de diciembre de 2009
2.ataza Nafarzaletasuna
Hemen duzue Miren Egañak eta biok egindako Nafarzaletasunari buruzko presentazioa:
miércoles, 9 de diciembre de 2009
Emakumeen biolentziaren kontrako kanpainak
Orain dela urte batzuk Espainiako Berdintasunaren Ministerioa hasi zen emakumeekiko biolentziaren kontrako kanpainak egiten. Orain arte denak oso hunkigarriak izan dira eta benetan kontzientziatzaileak. Sarean orain dela urte bat egin zuten hauetariko iragarki bat topatu dut, hemen uzten dizuet.
viernes, 4 de diciembre de 2009
Twitter.com/breakingnews
Azken klasean interneteko webgune baten orrialde bat nola gorde genezaken ikasi genuen. Hemen uzten dizuet nik gordetakoa.
miércoles, 2 de diciembre de 2009
BTL publizitatea
Iaz Publizitate eta Harreman Publikoko ikasgaian publizitate motak aztertzen eta ikasten aritu ginen. Haien artean Below The Line (BTL) publizitatea ikusi genuen. Publizitate mota honek marketing teknika mota bat da, non ekintza irudimentsuak, berriak eta harrigarriak egiten diren publizitatea bideratzeko.
Above The Line edo publizitate konbentzionalaren kanpainen konplementu gisa funtzionatzen dute. BTL-k kontsumitzaileen erantzuna arintzen du eta aldi berean eragingarritasuna ia ziurtatzen du. “Marketing de guerrilla” izenarekin baita ezagutzen da ere.
Gaur egun, modan jartzen ari den marketing mota da, kontsumitzailea erraz erakartzeko modua delako.
Nire ustez, ezinhobea den publizitatea da, kontsumitzzailearen arreta deituz gero posibilitate handiagoak daudelako produktuak arrakasta izateko. Asko gustatzen zaidan marketing mota da.
Orain dela bi urte, Madrilen nengoela lehenengo pertsonan bizi izan nuen marketing mota hau, “Sobreviví al efecto Axe” publizitate kanpainarekin, Eta egia da, Axe oso gustokoa ez izan arren, nire memorian geratu den momento bat da. Eta suposatzen dut, hori da hain zuzen ere marketing honen helburuetariko bat.
Gaur egun nire ustez, eragin handien duen marketinga da, kontsumitzaileek publizitate inpaktuen saturazioa baitugu eta publizitate konbentzionalera oso ohituta gaudenez, arreta deitzeko bide erraza delako.
Touran Tdi
Iragarki hau orain dela urte bat atera zen eta asko gustatu egin zitzaidan kotxe baten aurkezpena egiteko umeen ikuspuntua erabiltzen dutelako. Suposatzen dut iragarki honek arrakasta izan duela, oraindik telebistan dagoelako. Seme-alaben rola ez dela erraza aurkezten da iragarkian eta haien bizitza erosoagoa egiteko, kotxe berria iragartzen dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





